Horren arabera, derrigorrezkoa izango da sei urtetik gorako pertsonek maskara erabiltzea, ahal dela higienikoa eta kirurgikoa.
Hala ere, ez da maskara erabiltzea eskatuko kasu hauetan:
- Maskara erabiltzeagatik arnasa hartzeko zailtasunen bat duten pertsonak.
- Behar bezala justifikatutako osasun-arrazoiengatik maskararen erabilera kontraindikatua duten pertsonak, edo desgaitasun- edo mendekotasun-egoeragatik maskararen erabilera bideraezina egiten duten jokabide-aldaketak dituztenak.
- Jardueren izaeragatik, maskara erabiltzea bateraezina denean.
- Ezinbesteko kausa edo premia-egoeratan.
Aipatutako ministerio-aginduak ezartzen du nahitaez erabili behar dela maskara garraio publikoan, bide publikoan, aire zabaleko espazioetan eta erabilera publikoko edo jendearentzat irekita dagoen edozein espazio itxian, baldin eta ezinezkoa bada gutxienez bi metroko distantzia soziala bermatzea.
Maskara nahitaez erabili beharko da maiatzaren 21etik aurrera, adierazitako baldintzetan.